Archivo de Enero 2008
Zumarragak bizi duen kutsadura atmosferikoari buruzko prentsaurrekoa izango da larunbatean Zelai Artistin
Enero 24, 2008PM-10aren datuak Zumarragan [.pdf]
Larunbat hontan, urtarrilak 26, Zelai Aristiko areto nagusian, eguerdiko 12.30etan Zumarragak bizi duen kutsadura atmosferikoari buruzko prentsaurreko irekia izango da. Bertan, EAE-ANVk orain arte gaiari buruz egin den ikerketa eta datu batuketa inportanteena aurkeztuko du. Eta datuak… oso, oso kezkagarriak dira.
PRENTSA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzarak eman dituen azken datuen arabera, Zumarragako airearen kalitatea oso txarra da. 2007ko ekainean airearen kalitatea neurtzeko kaptadorea jarri zen Izazpi auzoan. Ordutik gaur arte, kaptadorea legeak agintzen duen neurrien gainetik egon da. Zumarraga Gipuzkuako puntu beltzetaiko bat bilakatzen ari da, Arrasate bezalako herrien neurketak gaindituz.
Zumarragako EAE-ANV-k gaiaren gainean bere ardura azaldu nahi du. Era berean herritarrak eta prentsa jakinaren gainean jarri nahi ditu larunbat honetan egingo den agerraldiaren bitartez. Agerraldia Zumarragako udalak burutu zena baina astebete beranduago izango da. Bertan, udaletxeko ordezkariek informazio partziala ematearen ondotik erabaki dugu herritarrei informazio osoa eman beharra dagoela, datuak oso oso kezkagarriak baitira. Horretarako prentsaurrekoa deitu du herriko EAE-ANVk, larunbatean zumarragako zelai aristi kultur areto nagusian, eguerdiko 12:30etan.
EGUNA: larunbata, urtarrilak 26.
ORDUA: 12:30etan.
TOKIA: Zelai Arizti Kulturetxeko areto nagusian.
Oharra: agerraldia irekia izango da, hortaz herritarrak ere gonbidatuta daude bertara.
_ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _
Según datos que ha hecho públicos el Gobierno Vasco, la calidad del aire de Zumárraga es pésimo. El captador instalado con este fin, en el barrio Izazpi desde junio del año pasado, ha estado por encima de la medida, en concepto de calidad del aire, que permite la ley. Zumarraga se esta convirtiendo en uno de los puntos mas negros de Gipuzkoa, superando las mediciones incluso de Arrasate.
Por ello EAE-ANV de Zumárraga quiere mostrar su preocupación ante este tema e informar a los vecinos del problema que padecemos en el pueblo. Por ello invitamos a los medios y a los vecinos de Zumárraga a la siguiente convocatoria. Esta rueda de prensa se realiza una semana después de que el ayuntamiento realizara otra, dando una información parcial sobre el problema. Puesto que los datos son escalofriantes, nos hemos visto en la necesidad de informar a los vecinos de Urretxu y Zumárraga y a los de Gipuzkoa en general sobre este hecho.
DÍA: sábado, 26 de enero.
HORA: 12:30.
LUGAR: Zela Arizti Kulturetxea.
EUSKARAZ ? BAI, NOSKI ! ADMINISTRAZIOAN?
Enero 23, 2008Espainiako konstituzioa (1978) : euskara eta gaztelania dira Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ( 3. artikulua ).
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, EAEko Autonomia Estatutua : Komunitate Autonomiko Erakunde Amankomunek bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, beroien ofizialtasuna erregulatuz, eta beroien ezagutza segurtatzeko behar diren medioak eta neurriak erabaki eta baliaraziko dituzte. Hizkuntza dela eta, ez da inor gutxietsiko. ( 6. artikulua ).
Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko legea, Euskararen legea : Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan kokaturiko herri-aginteek esku hartzen duten egintza guztiak eta baita administrazioaren jakinarazpen eta adierazpenak ere bi hizkuntzetan idatzita egon beharko dute, salbu eta interesdun partikularrek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat berariaz erabiltzea aukeratzen badute. ( 8. atala ).
86/1997 Dekretua, Apirilaren 15ekoa, EAE-ko Herri-Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena : EAE-an dauden Herri Administrazioekin euskaraz jarduteko eskubide osoa du herritarrak eta, beraz, eskubide hori bete dadin, herri-aginteek, nork bere esparruan, euskara zerbitzu zein lan-hizkuntza modura normaltasunez erabiltzeko hartu beharreko erabaki guztiak hartuko dituzte ( 1. artikulua ).
Eusko Jaurlaritzak 1998ko Uztailaren 28an onartu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia.
Zenbat urte pasa dira lege hauek onartu zirenetik ? Euskararen legeak, esate-baterako, 25 urte beteak ditu. Eta zein da euskararen erabilpena gaur egun Zumarragako Udalan ?
Maiatzeko Udal Hauteskundeak izan zirenetik 7 hilabete igaro diren une honetan egiaztatu dezakegu erabat sinbolikoa dela, folklorikoa?.
Batzordeetako deialdietan aztergaiak bi hizkuntzetan adierazita daude baina martxan dauden 14 -batzordeetatik, bietan bakarrik ( Nekazaritza eta Euskara) egiten dira aktak bi hizkuntzetan, beste guztietan gaztelania hutsean. Eta, horrelako perlak entzun behar izan ditugu bi hizkuntzetan azaltzeko eskaera egin ezkero : “PODEIS ESTAR CONTENTOS DE QUE SE OS DEJE HABLAR EN EUSKERA(. . . . )” . Eta gure galdera hauxe da : batzorde guztietan dauden idazkariak beharrezkoa den perfila badute, zergatik ez da betetzen aipaturiko legeek diotena? Nork bermatu behar du hori?
Horrez gain, udalbatzak, hau da, plenoak ( bertan egon ez arren UTBn ikusteko aukera ba dago ) %90ean gaztelaniaz egiten dira; jakina, ANVko ilegalak, betikoak, nabarmendu egin behar dira, euskaraz egin beharra daukate : uf! A ze txapa! Lehenengo euskaraz, gero itzulpena gaztelaniaz . . . . . . . . ESTO SE ESTA ALARGANDO MAS DE LA CUENTA, TOTAL; SI TODOS ENTENDEMOS EL CASTELLANO! Hori bai, itxura mantendu beharra dago : haseran alkate jaunak , arratsalde on denoi ( BUENAS TARDES A TODOS ) . . . . Hau erabat normalizatuta dago ekitaldi publiko gehienetan eta gure galdera hauxe da : Ba al da inor herrian hau itzuli gabe ulertzen ez duenik ? Ondoren, aztergaiaren izenburua euskaraz, eta jarraian esaten den guzti-guztia gaztelaniaz. “Idazkaria, mesedez, botazioa” bukatzeko. Ohartxo pare bat : “Agurtzane jauna” entzuten dugunean euskaldunoi belarriak dardarka jartzen zaizkigu, Agurtzane anderea bait da euskaraz. Konparatzeko, esango bagenu : “señora alcalde” ? . . . . . . . Bigarrena : alkateak euskararekiko duen borondatea zalantzan jarri gabe, “bateonbat nahi du gauza bat esan” adierazteko hamaika modu daude eta ba da garaia, dauden baliabideak erabilita, hori zuzentzeko. Euskaraz egiten den apurra , behintzat, zuzena izan dadila.
Euskaldunok euskaraz bizi nahi dugu. Aspertuta gaude beti eskale moduan ibiltzen gure herrian. Zer dela eta? Gure eskubideak betetzen ez direlako. Ez dugu azaleko kanpainarik nahi, ez dugu letra handitan ikusi nahi denok euskararen alde gaudela, praktikan euskaraz bizitzeko aukera gutxi ematen bait zaigu. Euskara gure herriaren ondare bat dela esaten dutenean, zer esan nahi da? . . . . . . . . . Euskaldunontzat ondare bizi bat da, komunikatzeko tresna, beste edozein hizkuntzaren parekoa. Euskaraz ikasi, lan egin, aisialdiaz gozatu, haserretu, elkarbizi, maitatu, . . . . . . . . . . . . . . herriaren dinamikan parte hartu nahi dugu: Administrazioak edo herri-aginteak bere esku dagoen guztia egin beharko du euskararen erabilpena ziurtatzeko.
Bete dadila Anje Duhalderen abestian euskarak aldarrikatzen duena : MAITA NAZAZU GUTXIAGO, GOZA NAZAZU GEHIAGO.
ANVk ezezko borobila eman die abenduko udal batzan 2008. urterako onartu ziren aurrekontuei
Enero 11, 2008
Abenduaren 10ean burututako udal batzan datorren urtean udalak izango duen aurrekontua aurkeztu eta onartu zen. Aurrekontua ia hamabi miloi eta erdi eurotakoa izango da, iazkoa baino % 4 txikiagoa. Honi Zumarraga Lantzenen lau miloi eta seiehun mila eurotako aurrekontua gehitu behar zaio. Pertsonalaren gastuak iazkoarekin alderatuz %12 igotzen dira eta aurrekontuaren % 28a suposatzen dute. Euskarara aurrekontuaren %1,8a bideratzen da, genero berdintasunera %0,35a, garapen industriala, enplegua, komertzioa eta teknologia berrietara %0,4a, ingurugirora %0,45a.
Beste guztia betikoa, hirigintza, ongizatea, kultura, kirolak, zerbitzuak,…ezer berririk ez.
Aurrekontuak PSOE, PP eta IUren aldeko bozkekin onartu ziren, eta Zumarragako ANVtik aurrekontu hauen aurkako jarrera garbia eta irmoa erakutsi genuen. Udalbatzan egin genuen interbentzioan besteak beste, aurrekontu hauek Euskal Herriak pairatzen duen DEMOKRAZIOA ZERO egoeraren erakusle direla salatu genuen, ez dela 718 Zumarragatarren hitza errespetatzen. Ez direla aurrekontu parte hartzaileak, herritarrek ez dutela iritzirik emateko modurik izan. Politikoen soldata eta asignazio exageratuak salatu eta hiru kargu liberatu izatea ere gaitzetsi genuen. Aurrekontuak ez direla argiak egin behar diren inbertsioen kapituluan, Diputazioak diru gutxiegi ematen diela udalei eta etxebizitzaren arazoa ez dela errotik jorratzen izan ziren eginiko beste zenbait kritika. Gainera, aurrekontu hauek ez daudela genero ikuspegitik burutuak, eta euskara biziberritzeko planaren garapen eza edo tren sozial baten alde ez egiteak argi erakusten dutela udal honek betiko politika zaharren alde eginiko hautua adierazi genuen. Bestalde gure herriak bere nortasuna eta izaera mantentzeko ezinbesteko dituen eraikuntza nazioanalerako proiektuetara sosik ez bideratzea ere salatu genuen.
Ondoren gure interbentzioan, batzordez batzordekako kritika burutu genuen. Eta azkenik Zumarragaren alde ezker abertzaleko herritarrok asko esateko eta egiteko dugula azalduz 2008. urteko aurrekontuetarako gure proposamenak plazaratu genituen.
Ondoko dokumentuetan dituzue ANVren interbentzioaren ildoak:
-.Aurrekontuen kritika orokorra: 2008ko-aurrekontuari-egindako-zuzenketa-orokorrak.pdf eta Enmiendas-generales-a-los-presupuestos-del-2008.pdf
-.ANVtik aurrekontuetarako eginiko proposamenak: ANVren-proposamenak-2008ko-aurrekontuak.pdf
Beste dokumentu hauetan, herritarrei plazaratu nahi dizkiegu aurrekontuen xehetasunak:
-. Aurrekontuak batzordeka (partida esanguratsuenak, edo aldaketa nabariak dituztenak soilik): Presupuesto_2008_analisis.pdf
-. Aurrekontuak kapituluka: presupuesto_2008_capitulos.pdf
-. Aurrekontuak funtzioka: presupuesto_2008_funciones.pdf
-. Aurrekontuak programaka: presupuesto_2008_programas.pdf
