Abenduaren 10ean burututako udal batzan datorren urtean udalak izango duen aurrekontua aurkeztu eta onartu zen. Aurrekontua ia hamabi miloi eta erdi eurotakoa izango da, iazkoa baino % 4 txikiagoa. Honi Zumarraga Lantzenen lau miloi eta seiehun mila eurotako aurrekontua gehitu behar zaio. Pertsonalaren gastuak iazkoarekin alderatuz %12 igotzen dira eta aurrekontuaren % 28a suposatzen dute. Euskarara aurrekontuaren %1,8a bideratzen da, genero berdintasunera %0,35a, garapen industriala, enplegua, komertzioa eta teknologia berrietara %0,4a, ingurugirora %0,45a.
Beste guztia betikoa, hirigintza, ongizatea, kultura, kirolak, zerbitzuak,…ezer berririk ez.
Aurrekontuak PSOE, PP eta IUren aldeko bozkekin onartu ziren, eta Zumarragako ANVtik aurrekontu hauen aurkako jarrera garbia eta irmoa erakutsi genuen. Udalbatzan egin genuen interbentzioan besteak beste, aurrekontu hauek Euskal Herriak pairatzen duen DEMOKRAZIOA ZERO egoeraren erakusle direla salatu genuen, ez dela 718 Zumarragatarren hitza errespetatzen. Ez direla aurrekontu parte hartzaileak, herritarrek ez dutela iritzirik emateko modurik izan. Politikoen soldata eta asignazio exageratuak salatu eta hiru kargu liberatu izatea ere gaitzetsi genuen. Aurrekontuak ez direla argiak egin behar diren inbertsioen kapituluan, Diputazioak diru gutxiegi ematen diela udalei eta etxebizitzaren arazoa ez dela errotik jorratzen izan ziren eginiko beste zenbait kritika. Gainera, aurrekontu hauek ez daudela genero ikuspegitik burutuak, eta euskara biziberritzeko planaren garapen eza edo tren sozial baten alde ez egiteak argi erakusten dutela udal honek betiko politika zaharren alde eginiko hautua adierazi genuen. Bestalde gure herriak bere nortasuna eta izaera mantentzeko ezinbesteko dituen eraikuntza nazioanalerako proiektuetara sosik ez bideratzea ere salatu genuen.
Ondoren gure interbentzioan, batzordez batzordekako kritika burutu genuen. Eta azkenik Zumarragaren alde ezker abertzaleko herritarrok asko esateko eta egiteko dugula azalduz 2008. urteko aurrekontuetarako gure proposamenak plazaratu genituen.
Ondoko dokumentuetan dituzue ANVren interbentzioaren ildoak:
-.Aurrekontuen kritika orokorra: 2008ko-aurrekontuari-egindako-zuzenketa-orokorrak.pdf eta Enmiendas-generales-a-los-presupuestos-del-2008.pdf
-.ANVtik aurrekontuetarako eginiko proposamenak: ANVren-proposamenak-2008ko-aurrekontuak.pdf
Beste dokumentu hauetan, herritarrei plazaratu nahi dizkiegu aurrekontuen xehetasunak:
-. Aurrekontuak batzordeka (partida esanguratsuenak, edo aldaketa nabariak dituztenak soilik): Presupuesto_2008_analisis.pdf
-. Aurrekontuak kapituluka: presupuesto_2008_capitulos.pdf
-. Aurrekontuak funtzioka: presupuesto_2008_funciones.pdf
-. Aurrekontuak programaka: presupuesto_2008_programas.pdf